XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTARRILLA 28.

Yulian deuna, gotzaña (1208).

Yulen deuna Burgos'tarra izan zan.

Guraso onbidetsuen seme au, Yaunak gotzain izateko aukeratuta eukola yayotzatik mirai batek ugaztu eban.

Ugutzatzen egozala, aingeru bat gotzain yantziakaz agerturik esan eban: Yulen bere izena izango da.

Bere txiki-aldi ta gaztearen aingerua batek igaro zituan, eta yaupari egin ondoren Toledo'ko kanonigo lenen eta gero Kuenka'ko gotzain egin eben.

Mesa emotean agertzen eban azkua (debozioa) ikusirik sarritan entzuleak maitasunez negarr egiten eben.

Yaunmaitasunean garrtutako biotza eskuetan ebala itzaldiak egiten zituan, eta gustiak arrituta esaten eben: Onek lez iñok ez dau itzik egin.

Bizitzarik apalena eroyan.

Bere yauregian laguntzalle bat bakarrik eukon, eta beronek idazkari etxeko nagosi, banakari lanak egiten eutsozan.

Mairu asko kistarr biurrtu zituan, eta eurok uri askotan oituretan egin zituezan kalteak zuzendu be bai.

Bere irabazi gustiak txiroentzat ziran, eta biziteko bearr ebana otzaratxoak egin eta eleiztarrai zalduta ataraten eban.